PAPER - ZORROA

Ni eta hezkuntza.... lehenengo urratsak

Beno ordua zen, ezin nuen egun bat gehiago pasa idatzi gabe. Martxoaren 25a da eta oraindik ez naiz idazten hasi. Pisu handiko arrazoi bat dut, eta ez da eskusa. Didaktikan ikasten ari garen guztia praktikan jarri behar izan dut edukiak jakin aurretik. Eta galdetuko zarete, zer dio honek?

San Tomas egunean lan eskaintza bat jaso nuen, irakasle izateko hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak duen “Hauretxe” proiekturako hezitzaileak hezten. Bizkaian proiektu hau joan den urtean jarri zuten martxan eta aurten Gipuzkoa eta Araban jarri nahi dute.

Gauza zera da, nire eskuetara helburu orokor batzuk iritsi zirela eta hortik aurrera dena egin behar izan dut; programazioa, edukiak antolatu, apunteak prestatu, klaseak nola emango nituenaren prestakuntza, metodologia, ebaluaketa…

Lan gogorra izan da, materia asko irakurri, antolakuntza, irakasleekin koordinazioa….eta guzti honetaz blogean hitz-egitea erabaki dut. Nire irakaskuntza- ikaskuntza prozesua nola joan den kontatuko dizuet.

Banago hemen berriro, ikasturtea amaitzear dago eta ez dut denborarik izan paper zorroan idazteko… hau estres mundua….  Blogari gustua hartu diot eta interesgarria irakurtzen nuen edozer zuekin konpartitzera bultzatzen ninduen, baina paper zorroa….

Hona hemen helduen irakasle esperientzia. Aurretik 2 eta 4 urteko gelan izanda nengoen praktika garaian (nahiz eta azkeneko hilabetea gela batean bakarrik egon) eta izugarrizko esperientzia izan zen, oraingoa berriz, helduekin, gogorrago izan da, programazioa antolatu behar izan dut eta!

Cebanc eskolan 3 hilabetez egon naiz helduen irakasle gisa, eta hurrengo astean (maiatzaren 23tik aurrera) berriro hasten da beste ikastaro bat, eta nirekin kontatzen dutela esan didate ( nire lehenengo esperientzia izateko ez nuen hain gaizki egingo ezta?)

Ikastaro berri bat zenez argi zeukaten gauza bakarra helburu orokorrak ziren, ondorioz beste guztia prestatu behar izan genuen irakasle bakoitzak.

Nire moduluak “ autonomia y salud infantil” eta “ metodologia del juego” izan ziren.

Antolatzeko orduan helburu zehatzak zeintzuk ziren aukeratu behar izan nituen, ondoren edukiak eta azkenik ebaluatzeko metodoa.  Edukiak prestatzeko orduan, liburu, aldizkari eta material ugari irakurri behar izan nuen apunteak prestatzeko. Orain arte nire ikasketak euskeraz izanda, lan doblea izan dut, gazteleraz baizen ikastaroa.

Argi neukan zerbait zera da, klase magistralak ez zirela izango!!  Ikasle moduan ibilitako hainbat urtez konprobatu dut klase  praktikoak eta parte hartzaileetan gehiago ikasten dela, beraz, nire klaseak horrela prestatu nituen. Bideoak, erreportajeak, ariketa praktikoak, irakurgaiak…

Hasieran ebaluatzeko irizpideak ez nituen oso argi, azterketarik ez zela egongo bai, baina nola eta zerekin ebaluatu… Azkenik ebaluazio jarraitua egin nuen, lan batzuk eskatu nituen, bakarka eta taldeka, eta hauen aurkezpenak ere ebaluatuak izan ziren.

Ikasleentzako lan gehiago suposatzen zuen honek (baita neretzako ere), baina ikastaroa amaitzean gehien ikasi zuteneko modulua izan zela komentatu zidaten ikasleek, eta honek poza handia eman zidan.  Hainbeste lan, emaitzetan islatua ikusi zen.

Ikastaro berri honetan, hainbat gauza aldatzeko intentzioa dut, aurrekoaz asko ikasi dut eta!  Hainbat eduki beste era batera eman,  psikomotrizitate saio bat ikustera joatea… guzti hau nire esku dagoen zerbait da.

Aldatuko nukeen beste gauza bat irakasleen koordinazio izango zen, irakasle bakoitzak bere kabuz lan egiten zuen (beste neska bat eta ni ezik) eta honek hainbat eduki emantzat edo kontrakora eraman gaitu.  Oraingoan ere, badirudi berdin jarraituko dugula, baina tira, hau ez dago nire esku, zentruaren esku baizik.

Beno, nire esperientzia kontatu dizuet, uztailean amaitzen dudanean bigarrengo esperientzia hau ere kontatuko dizuet.

Aitortu behar dut urduri puntu bat badudala. Joan den ikasle taldea oso gertukoa zen eta segituan talde bihurtu ziren eta honek lan egiteko asko laguntzen zuen, ea oraingoan nolakoak diren…


Badakit Loreak gure ikas prozesuaren bideaz hitz egin behar genuela esan zigula eta klasean hainbat gai jorratu ditugula horren inguruan idazteko (hezkuntza formala –ez formala,  Dekretua, hezkuntza objetiboa- neutrala…) baina blogean horretaz idazteko aukera genuenez egokia ikusi dut  paper zorroan lau hileko honetan ikasi dugunaz aritzea (programazioari buruz hain zuzen) nire esperientziarekin bat eginez.

Uda hona izan!!!

1 comentario:

  1. Aupa Ainara, egun hartan eskolako sarreran hitz egindakoari buruz, zer erabaki duzu egitea? Nola bideratuko duzu azkenean paper-zorroa? Irrikitan nago jakiteko eta....

    ResponderEliminar