lunes, 26 de marzo de 2012

AURKEZPENA


Beno ordua zen, ezin nuen egun bat gehiago pasa idatzi gabe. Martxoaren 25a da eta oraindik ez naiz  idazten hasi. Pisu handiko  arrazoi bat dut, eta ez da eskusa. Didaktikan ikasten ari garen guztia praktikan jarri behar izan dut edukiak jakin aurretik. Eta galdetuko zarete, zer dio honek?

San Tomas egunean lan eskaintza bat jaso nuen, irakasle izateko hain zuzen ere,  Eusko Jaurlaritzak duen “Hauretxe” proiekturako hezitzaileak hezten. Bizkaian proiektu hau joan den urtean jarri zuten martxan eta aurten Gipuzkoa eta Araban jarri nahi dute.

Gauza zera da, nire eskuetara helburu orokor batzuk iritsi zirela eta hortik aurrera dena egin behar izan dut; programazioa, edukiak antolatu, apunteak prestatu, klaseak nola emango nituenaren prestakuntza, metodologia, ebaluaketa…

Lan gogorra izan da, materia asko irakurri, antolakuntza, irakasleekin koordinazioa….eta guzti honetaz blogean hitz-egitea erabaki dut. Nire irakaskuntza- ikaskuntza prozesua nola joan den kontatuko dizuet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario