martes, 15 de mayo de 2012

Haur literatura, heziketa emozionala eta fantasia.

Aste Santua baino lehen, apirilaren 30ean, Udaletxeak antolatutako Juan Carlos Alonso psikologoaren hitzaldian egon nintzen, bertan haur literaturaz, heziketa emozionala eta fantasiaz hitz egin zigun. Esandakoaren laburpentxo bat egingo dizuet, benetan interesgarria.

Juan Carlos Alonso psikologoak haur literatura umeak bere barne mundua hobeto ulertzeko tresna ezin hobea dela aldarrikatuko du, beldurrak, ilusioak kezkak... Ipuinek eskaintzen dituzten arretarako eta lasai egoteko aukerak egokiak dira barruko mundu hori elikatzeko. Bularretik mintzora egitasmoaren barruan, Juan Carlos Alonsok haur literatura psikologiaren ikuspuntutik garatzen du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario