Aurten psikologian ikasitako teoriaren bat isladatuta ikusten al dezue?
Bazen behin 3 urte bete eta eskolan hasi zen mutikoa. Irriketan zegoen hasteko, bere amak han gauza asko egiten zirela kontatu baitzion. Lehen egunean andereñok “gaur marrazki bat egingo dugu” esan zuen. “A zer ondo! Asko gustatzen zait marraztea” pentsatu zuen haurrak. “Arrainak, eguzkiak, izarrak, etxea zuhaitzak…margotuko ditut”. Orduan, zera erantsi zuen irakasleak ” itxaron, ez hasi oraindik, aurretik zer marraztuko duzuen esan behar dizuet. Gaur lorea egingo duzue”. Umeak pentsatu zuen ” ederto, gustuko ditut loreak; arrosak, moreak, horiak, handiak, txikiak, lorontzian, jardinean… egingo ditut” Andereñok zera gaineratu zuen, ordea “ itxaron, ez hasi oraindik, nik arbelean egindakoaren tankerakoa irudikatu behar duzue eta”. Arbelean ageri zena lore gorri-gorria eta zurtoin orlegia zuen.
Beraz, mutikoak
zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.
Beste behin,
andereñok esan zuen “ gaur plastilinarekin jolastuko gara” Haurra pozik jarri
zen. “Asko gustatzen zait plastilinarekin aritzea. Gauza asko egin ditzaket:
zubia egingo dut ala harresia ala…” baina andereñok erantsi zuen “itxoin, ez
hasi oraindik, honen moduko plater urdina egin behar duzue”.
Beraz, mutikoak
plater “urdin-urdina egin zuen.
Lehen hezkuntzara
igarotzerakoan haurrak irakasle berria izan zuen. Behin, andereño berriak esan
zuen ”gaur marraztu egingo dugu”. Umea geldi-geldi geratu zen, itxaroten,
besteek marrazkia egiten zuten bitartean. Harengana hurbilduz galdetu zion
ikasleari “ zergatik ez duzu irudirik egiten?”. “Zer egin behar dudan esan
iezadazun itxaroten ari naiz” erantzun zion haurrak. “ Nahi duzuna egin
dezakezu, denek marrazki berbera egin ezkero nola desberdin dezaket zuetariko
bakoitzak egindakoa? ” .
Orduan, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario