martes, 1 de mayo de 2012

Hezkuntza neutrala? Objetiboa?

 Hezkuntza neutrala: Gai baten aurrean, ez alde batera eta ez bestean kokatzeari dagokio, hau da, norberaren iritzia bakoitzarentzat gordetzean datza.

Hezkuntza objetiboa: Edukiak diren moduan azaltzeari dagokio, gai horren inguran dauden alde txar zein onak azalduz.

Irakasleak neutralak izan gaitezkeela uste dut,eta, gainera,neutralak izan beharko genukeela.Baina egia da hau oso zaila izaten dela gehienetan.Izan ere,neutrala izateko gure sentimenduez guztiz aldendu eta guztiekin berdin jokatu behar dugu;eta,askoren esperientziak entzun ondoren… beti daude irakaslearekin harreman hobea duten ikasleak.Beraz,neutraltasunaren zati hau betetzea guztiz erraza ez dela esan liteke.

Bestalde,ikasleekin gai desberdinak tratatzeko orduan,haur hezkuntzan adibidez,irakasleak bere iritzia alde batera utzi behar duela uste dut;neutrala azalduz,haur txikiak irakasleak dioenari garrantzia gehiago ematen bait diote.




No hay comentarios:

Publicar un comentario