Orain dela hilabete bat Juan Carlos Alonso psikologoak haur literaturari
buruz emandako hitzaldia hain interesgarria iruditu zitzaidanez, gai honi buruz
interesa sortu zait eta beste hitzaldi batera joan nintzan, oraingoan poesiaren indar afektiboa haurrengan izan da
gaia.
Aurrekoan, Galtzagorri Elkartearen Bularretik Mintzora
egitasmoaren barruan, Juan Karlos Alonso psikologoak literaturak haurraren
garapenean daukan garrantzia azpimarratu bazuen, oraingoan, ildo beretik jardun
da Kulturaten Juan Kruz Igerabide idazlea Haur literatura eta hizkuntza
afektiboaren arteko lotura hitzaldian zehar. Haur literatura eta poesian
makina bat lan egin du adunarrak eta gaurkoan, “poesiaren aldarrikapena”
egin du modu inspiratzailean.
“Hizkuntzaren sorreran poesia dago”, baieztatu eta literatura eta arlo emozionala zuzenean lotu ditu Igerabidek. Izan ere, azaldu duen moduan, “gizakia sortzen denetik, literatura hasten da”. Hasieratik, talde primitiboen kantu eta silaba jolasetatik hasita, hizkuntza eta poesia emozioz beteak daude eta haurrarengan eragin nabarmena daukatela azaldu du idazleak. Horretarako, Euskal Herriko zein beste komunitate batzuen kantu edo poesiak jarri ditu adibide gisa. Gurean, tradizioz eta modu naturalean transmititzen zaizkio haur txikiari poesiaren lehenengo zantzuan, “silabak, doinuak, erritmoak…”, eta hauek, umeak sentitzen dituen indar afektibo eta estetikoak dauzkate.
Izan ere, ume txikiaren garapen intelektuala txikiagoa dela adierazi du Juan Kruz Igerabidek. Aitzitik, umea emozio eta sentimenduen aldetik ez da txikiagoa, “sentitu, guk bezala sentitzen du jaiotzatik”, gaineratu du. Modu honetan, soinuek daramaten indar afektiboa edo “mezu emozionala”, ulertu eta barneratzen dute haurrek. Literatura bizitzarekin oso lotuta dagoela azaldu du adunarrak eta literaturak haurrari bizitzaz berba egiten diola esan du. Ipuin edo poesiatan azaltzen diren “irudi metaforiko edo sinbolikoak ulertzen daki haurrak”. Hortaz, umearentzat ipuin edo poesia egokia zein den galderari, “umeak ipuin zehatz bat eskatzen badu, bere garapen psikologikoak hori behar duelako da”, erantzun dio Juan Kruz Igerabidek. Modu honetan, barne beharrei erantzuteko tarteak eskaintzen dizkio literaturak haurrari.
Guraso eta haurraren arteko ahozkotasunaren lehen ezaugarria, Igerabideren esanetan, “maite zaitut” sentipena da eta horretarako, umeak amaren edo aitaren ahotsa behar du ondoan. Horregatik, haurrarekin ahozkotasuna lantzearen garrantzia azpimarratu du. Bestalde, ahozkotasunaren oinarrian, “sentipenak azaltzeko gaitasuna”, dagoela esan du idazleak. Jolasteko edo sozializatzeko poesiaz gain, hizkera barnekoia daukaten poesiek sakoneko emozioak kanporatzen laguntzen diote umeari eta “bidea emanez gero, umeak atera egiten du indar emozionala”, gaineratu du adunarrak.

“Xoria zaude ixilik, ez egin nigarrik
nik eramanen xutut xedera laxaturik
Ohriko borthutik, ororen ganatik”
No hay comentarios:
Publicar un comentario