“Lo que se les de a los niños, los niños darán a la sociedad” Karl A.
Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.
Hezkuntza binkulazio, kontzentizazio kultural, moral eta konduktualaren prozesu bezala ere uler daiteke. Horrela hezkuntzaren bidez belaunaldi berrikoek, ezagutzak, jokatzeko arauak, izateko erak eta aurreko belaunaldikoen mundua ikusteko modua asimilatu eta ikasten dute, beste berri batzuk sortuaz. Gizarte bateko gizabanakoen sozializazio prozesu formala.
Sozializazioa edo gizarteratzea norbanako bat bere gizartearen kultura sartzeko prozesua da. Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldeetara moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen. Prozesu betierekoa da, bizitza osoa irauten duelako. Haurtzaroa arau, irudi eta balio interiorizazio prozesua da.
Kultura, oro har, gizarte baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira.Arteaz gain,honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak,balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak.
Kontzeptuak argitu ondoren, bata bestea gabe ezin dela eman esan daiteke, zer pentsatzen duzue zuek?
No hay comentarios:
Publicar un comentario