Ikusi ze ipuin topatu dudan!!!
Aurten psikologian ikasitako teoriaren bat isladatuta
ikusten al dezue?
Beraz, mutikoak zurtoin
orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.
Beste behin, andereñok
esan zuen “ gaur plastilinarekin jolastuko gara” Haurra pozik jarri zen. “Asko
gustatzen zait plastilinarekin aritzea. Gauza asko egin ditzaket: zubia egingo
dut ala harresia ala…” baina andereñok erantsi zuen “itxoin, ez hasi oraindik,
honen moduko plater urdina egin behar duzue”.
Beraz, mutikoak plater
“urdin-urdina egin zuen.
Lehen hezkuntzara
igarotzerakoan haurrak irakasle berria izan zuen. Behin, andereño berriak esan
zuen ”gaur marraztu egingo dugu”. Umea geldi-geldi geratu zen, itxaroten,
besteek marrazkia egiten zuten bitartean. Harengana hurbilduz galdetu zion
ikasleari “ zergatik ez duzu irudirik egiten?”. “Zer egin behar dudan esan
iezadazun itxaroten ari naiz” erantzun zion haurrak. “ Nahi duzuna egin
dezakezu, denek marrazki berbera egin ezkero nola desberdin dezaket zuetariko
bakoitzak egindakoa? ” .
Orduan, mutikoak zurtoin
orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario